Iñaki Etaio* - Cubainformación.- Laura Richardson, comandante del Comando Sur de EE.UU., necesitó apenas un minuto para explicar, de forma muy clarificadora, la naturaleza del imperialismo yanqui. Aunque, como era previsible, no tuvo eco en los medios de comunicación del sistema, esta entrevista del 19 de enero se puede ver en internet.


Tras advertir del reto de cimentar las relaciones con América Latina sobre la participación, la seguridad y la prosperidad, y del riesgo de la influencia de China y Rusia, tomó tierra. Literalmente. Mencionó el triángulo del litio (Argentina-Bolivia-Chile), el petróleo de Guyana y Venezuela, los minerales y las tierras raras, el Amazonas y las reservas de agua dulce. Terminó el minuto afirmando enfática: “Tenemos mucho que hacer. Esta zona es importante. Está íntimamente ligada a la seguridad nacional y debemos intensificar nuestro juego”.

Estas declaraciones sin complejos muestran la vigencia del discurso pronunciado por el presidente Monroe en 1823. Desde entonces, la doctrina del “América para los americanos” ha guiado la política internacional de EE.UU. (entendiendo por “americanos” los descendientes de los colonizadores anglosajones, evidentemente). Quedó suficientemente probado lo que alertaron líderes visionarios como Simón Bolivar o José Martí. La doctrina Monroe sigue viva y sigue siendo lo mismo: imperialismo (a pesar de que los altaneros de la post-verdad digan que es un término trasnochado…). Exactamente dos siglos después, EE.UU. sigue considerando a Abya Yala-Latinoamérica su “patio trasero”. En comparación con 1823, las fronteras formales estadounidenses se extienden mucho más allá, tras haber ocupado el norte de México y tras haber consumado, mediante la conquista del “Salvaje Oeste”, el confinamiento de los pueblos originarios en reservas y el robo de sus tierras. De hecho, esta operación de exterminio sirvió de inspiración a Hitler para la conquista del Este de Europa en busca del “espacio vital” para el III Reich. Dos siglos después, el imperialismo yanqui está militarmente presente mucho más allá de América: desde la imposición en 1903 de su primera base en Guantánamo, hasta disponer en al menos 80 Estados de cientos de instalaciones militares (250-800, según la fuente; algunas son secretas). Pocas regiones se libran de su presencia militar, destinada a controlar puntos estratégicos por su valor en recursos naturales o por rodear a sus enemigos (el recientemente acordado acceso a 4 bases militares filipinas se sitúa en esta lógica). La OTAN, la AUKUS y otras alianzas militares responden a esta voluntad de mantener la hegemonía mundial, incluida la partida que se juega en Ucrania. La doctrina Monroe hace tiempo que pasó a convertirse en “El mundo para los americanos”.

La doctrina formulada en su día frente las potencias colonialistas europeas, se extiende hoy a China y a otras potencias. “Esta es mi área. No entrar”. Complementariamente la doctrina incluye la sangrienta represión del “enemigo interno” dentro del “patio trasero”, materializado en un largo siglo de sangrientas intervenciones militares, golpes de Estado y represión generalizada bajo el pretexto de la lucha contra el comunismo. A pesar de la complejidad inherente a la realidad y al cruce de intereses de los diversos actores, los acontecimientos relevantes de América Latina no pueden entenderse fuera de esta estrategia del imperialismo yanqui. Ni en Bolivia, ni en Perú, ni en Venezuela, ni en Brasil…

Aunque los colonialistas europeos fueron expulsados hace tiempo, la “Patria Grande” peleada por tantas y tantos revolucionarios americanos está lejos todavía. Frente a la intervención imperialista y los intereses mezquinos de las oligarquías locales, la integración de los pueblos de la región es una vía imprescindible para transitar hacia la segunda y definitiva independencia.

La integración tuvo un impulso muy notable a comienzos del siglo XXI, gracias a numerosos proyectos y marcos de colaboración puestos en marcha por iniciativa de Chávez: ALBA, Mercosur, Unasur, Telesur, CELAC… Sin embargo, debido a la combinación de múltiples elementos (dificultades y contradicciones internas, ataques de las élites económicas locales, guerra híbrida del imperialismo yanqui), la burguesía recuperó el aliento y el proceso de integración sufrió un retroceso considerable. Parecía como si la iniciativa hubiera pasado del ALBA al Grupo de Lima. La reciente llegada de la socialdemocracia al gobierno en importantes Estados ha modificado relativamente la perspectiva. La necesidad de la integración está recobrando la atención. La cumbre de la CELAC en enero fue una muestra, donde, entre otras propuestas, Argentina y Brasil se mostraron a favor de una moneda propia para América Latina y el Caribe. Veremos cómo se desarrolla este nuevo intento de integración. Los ajustados triunfos electorales y la debilidad política de estos partidos y alianzas socialdemócratas son evidentes; muy alejados del control del poder económico, judicial y mediático y del dominio de las instituciones de gestión de la violencia. También son evidentes las contradicciones internas y algunos retrocesos (por ejemplo, el enfoque represivo del gobierno Boric hacia las reivindicaciones mapuches). En cualquier caso, si algo está claro es que la soberanía real y el desarrollo de los pueblos solo puede venir de un proyecto socialista. Y esto se construye desde abajo, desde la organización y la lucha del pueblo. Ésa es la única garantía para el avance de los proyectos transformadores, para que los gobiernos de izquierda puedan adoptar decisiones valientes y mantenerse en el poder político frente a las arremetidas de la oligarquía local y el imperialismo. Del mismo modo, dicha transformación solo puede materializarse desde un planteamiento integrador para toda la región.

La contienda no es nada fácil. Está en juego la hegemonía mundial y América Latina es una zona clave en este juego/guerra. La comandante del Comando de Sur anunció un aumento del intervencionismo. Nuevos golpes de Estado e intervenciones militares más directas pueden estar próximas. En esta Europa alineada con el imperialismo yanqui, estemos atentas/os para hacer frente a la desinformación y propaganda de la estrategia imperialista y para mostrar decididamente nuestro apoyo a las luchas de los pueblos de Abya Yala. En la medida en que derroten a la doctrina Monroe, el imperialismo que nos domina a los demás pueblos quedará debilitado.

* Militante de Askapena

 

Monroe doktrina 2.0

AEBetako Hego Komandoaren burua den Laura Richardsonek minutu bat behar izan zuen AEBetako inperialismoaren izaera azaltzeko, era sinple bezain argigarrian. Sistemaren hedabideetan oihartzunik ez bazuen ere -espero zenez-, web-ean dago urtarrilaren 19ko elkarrizketa. Latinoamerikarekiko harremanak parte-hartzea, segurtasuna eta oparotasunean kokatzeko erronkaz, eta Txina eta Errusiaren influentziaren arriskuaz aritu ostean, “lurra hartu” zuen. Izan ere, litioaren triangelua (Argentina-Bolivia-Txile), Guyana eta Venezuelako petrolioa, mineralak eta lur arraroak, Amazonia eta ur gezaren erreserbei egin zien aipamen. Jarraian, era enfatikoan itxi zuen minutua: “Asko daukagu egiteko. Zonalde hau garrantzitsua da. Nazio-segurtasunari estuki lotuta dago eta gure jokoa areagotu behar dugu”.

Konplexurik gabeko adierazpen hauek erakusten dute Monroe presidentearen 1823ko diskurtsoaren gaurkotasuna, hain zuzen “Amerika amerikarrentzat” ardatza duen doktrina (“amerikar” terminoa kolonizatzaile anglosaxoien ondokoei egokituta, noski). Simón Bolivar edo José Martí bezalako etorkizun-sen handiko aitzindariek ohartarazitakoa argi frogatuta geratu zen. Monroe doktrinak guztiz bizirik dirau, eta izen argia izaten jarraitzen du: inperialismoa (egia-osteko mokoharro askok halako terminoak erabiltzea zaharkituta dagoela esan arren…). Justu bi mende beranduago, AEBek Abya Yala–Latinoamerika “atzeko patio”-tzat hartzen jarraitzen dute. 1823rekin alderatuta AEBetako muga formalak haratago heltzen dira, Mexikoko iparraldeko eremuak okupatuta eta, “mendebalde basatia”-ren konkistaren bitartez, bertoko jatorrizko herriak erreserbetan konfinatuta eta beren lurrak lapurtuta. Hain zuzen, sarraski operazio hau Hitlerrentzako inspirazioa izan zen, III. Reicherako bizi-esparrua Europako ekialdea konkistatzean helburua jarrita. Era berean, bi mende beranduago, Amerikatik askoz urrunera heldu dira: Guantanamon 1903an lehen base militarra ezartzetik egun gutxienez 80 Estatutan ehunka instalazio militar izatera (250-800, iturriaren arabera, batzuk sekretuak baitira). Izan ere, mundu osoan zabalduta daude, estrategikoak diren puntuetan, bai baliabide natural zehatzez jabetzeko, bai beren etsai nagusiak inguratzeko (Filipinetako 4 base militarretara sarbidea izateko egun hauetako hitzarmena logika horretan dago). NATO, AUKUS eta beste aliantza militarrak munduko nagusitasuna mantentzeko asmo honi erantzuten diote, Ukrainan jokatzen ari den partida barne. Monroe doktrina “Mundua amerikarrentzat” bihurtuta daukagu egun.

Europako potentzia kolonialisten aurrean formulatutako doktrina hura Txina eta beste potentzietara zuzenduta dago aspaldi. “Hau nire eremua da. Ez sartu”. Baita, nola ez, “atzeko patioa”-ren “barne etsaia”-ri ere bideratuta, mende luzean zehar odoltsuki gauzatuta: interbentzio militarrak, Estatu kolpeak, komunismoaren kontrako aitzakiapeko errepresio orokortua… Nahiz eta errealitatea konplexua izan eta eragile batzuen interesak gurutzatu, Latinoamerika eta Karibean gertatzen diren gertakizun nagusiak ezin dira ulertu inperialismo yankiaren estrategia honetatik kanpo. Ez Bolivian, ez Perun, ez Venezuelan, ez Brasilen…

Kolonialista europarrak indarrez aspaldi bota arren, urrun dago oraindik hainbeste iraultzaile amerikarrek borrokatutako “Aberri handia”. Izan ere, inperialismoaren esku-sartzea eta bertoko oligarkien interes zekenen aurrean, herrien integrazioa ezinbesteko bidea da bigarren eta behin betiko independentziara abiatzeko.

Integrazioak bultzada oso nabaria izan zuen XXI. mendearen hasieran, Chávezen ekimenez martxan jarritako elkarlan proiektu eta esparru askori esker: ALBA, Mercosur, Unasur, Telesur, CELAC... Hala ere, elementu askoren konbinazioaren ondorioz (barne zailtasun eta kontraesanak, elite ekonomikoen erasoak, inperialismo yankiaren gerra hibridoa…), burgesiak arnasa berreskuratu zuen eta integrazio prozesuan ageriko atzerakada ekarri zuen. Iniziatiba ALBAtik Limako Taldera pasatu zela ematen zuen. Egun, Estatu garrantzitsu batzuetan sozialdemokrazia gobernura helduta, ikuspegia zertxobait aldatu da. Integrazioaren beharra arreta berreskuratzen ari da. Urtarrilaren CELACen goi-bilera adibideetako bat da, non, besteak beste, Argentina eta Brasilgo agintariek Latinoamerika eta Kariberako txanpon propio bat bultzatzearen alde egin zuten. Integraziorako saiakera berri honek zein garapen izango duen ikusteko dago. Alderdi eta aliantza sozialdemokrata hauen hauteskunde-garaipen estuak eta beren ahultasun politikoa agerikoak dira, botere ekonomiko, judizial, mediatiko eta indarkeriaren instituzioen kontrola izatetik oso urrun egonda. Bistakoak dira barne kontraesan eta atzerapausoak ere (maputxeekiko Boricen gobernuaren jarrera errepresiboa kasu). Honen guztiaren gainetik, zerbait argia bada honako hau da: benetako burujabetza eta herrien garapena bakarrik proiektu sozialista batetik etor daiteke. Eta hau behetik eraikitzen da, herriaren antolakuntza eta borrokatik. Hau da berme bakarra proiektu eraldatzaileak aurrera egiteko, gobernu ezkertiarrek neurri ausartak hartu ahal izateko eta, oligarkia lokala eta inperialismoaren erasoen aurrean, botere politikoan mantentzeko. Era berean, bakarrik zonalde osora burututako proiektu bateratu batetik lor daiteke aldaketa gauzatzea.

Lehia ez da batere erraza. Munduko nagusitasuna dago jokoan eta Latinoamerika joko/gerra honen zelai gakoa da. Hego Komandoaren buruak iragarri zuenez, interbentzionismoa areagotuko da. Estatu kolpe gehiago eta interbentzio militar zuzenagoak gertu egon daitezke. Inperialismo yankiarekin lerrokatutako Europa honetan, erne egon gaitezen estrategia inperialistaren desinformazioa eta propagandari aurre egiteko eta Abya Yalako herrien borrokei sostengua irmoki adierazteko. Haiek Monroe doktrina garaitzen duten heinean, gainerako herriok menperatzen gaituen inperialismoa ahulduta geratuko baita.

Iñaki Etaio

Askapenaren militantea

Opinión
Gustavo de la Torre Morales, de la Asociación de Cubanos en Cataluña José Martí, ha realizado este video....
El Chalú de Barcelona realizó esta directa en apoyo a nuestro medio....
El ministro de Asuntos Exteriores de la Federación de Rusia, Excmo. Sr. Serguei V. Lavrov, llega a Cuba en abril de 2023. Foto: CubaMinrex....
Lo último
La Columna
Nota anticolonial, el sionazismo a juicio
teleSUR.- “El triunfo de Calibán”, ensayo de poeta nacional de Nicaragua. El compañero Ramón Campos de Cuaderno Sandinista hace una descripción acertada del origen del ensayo y presenta un extracto de este, men...
La Revista